Alfonso Caño: 'Kapitalismoaren eskuetan utzi nahi dute hark sortutako arazoaren konponbidea'
Gure begiz
2021, aza. 03 - 13:11
COP26 Konferentzia dela eta, Euskal Herriko hainbat talde ekologistak eta sindikalek bat egin dute COP26 Aldaketaldia plataforman. Plataformaren eskakizuna argia da ordezkari politikoentzat: hitzetik ekintzetara igarotzea. Hain zuzen, neurrigabeko hazkunde ekonomikoaren bidea geldiaraztea, besteak beste; kapitalismoak berak sortutako arazoa baita krisi klimatikoa, Cañok adierazi duenez, eta kapitalismoaren esku utzi nahi dituzte konponbideak COP26 goi-bileran, salatu duenez.