Skip to main content

Ane Urkiri, kazetaria: “Kontxako Banderan ez dago ezer erabakita”

Gure begiz

2023, ira. 04 - 17:09

Asteburuko kirol albisteak izan ditugu hizpide Ane Urkiri kirol kazetariarekin. Tolosaldeak egin zuen denborarik onena, baina segidan ditu Arraun Lagunak, Donostiarra eta Orio, guztiak lau segundoren bueltan. Gizonezkoetan, Urdaibaik irabazi zuen oso tarte txikiarekin, eta bigarren izan zen lehen txandan aritu zen Hondarribia. Ez zen polemika falta izan; izan ere, Urdaibaiko entrenatzaileak salatu du lehenengo txandako ontzien denboren erreferentziarik gabe aritu zirela.

Euskal Herria Kopa Athleticek irabazi du Realaren aurka: “Realak hamahirutik bederatzi irabazi ditu, eta argi utzi du bere nagusitasuna beste behin”. Eskubaloiari dagokione,z Bera Berak partida irabazi zuen Granollersen aurka, eta 10 goleko aldearekin garaitu zuen. Beti Onak taldeak ere oso garaipen ona lortu zen (18-13), eta defentsaren lana azpimarratu du Urkirik: “Meritu handia da Guardes 13 golekin uztea”.

Hamaika Telebista