Skip to main content

Ane Urkiri, kazetaria: “Bera Berak zail izango du Europako Ligan aurrera egitea”

Gure begiz

Asteburuko kirol albisteak izan ditugu hizpide Ane Urkiri kazetariarekin. Bera Berak galdu egin du Solaren aurka, eta “zail” izango du Europako Ligan aurrera egitea: “Bera Bera oso makal aritu zen, ezinean, eta novergiarrak nagusi izan ziren. Bigarren zatian hiru goletara hurbildu zen, ikusi zen posible zela markagailua estutzea, baina norvegiarrek beste zazpi goleko abantailarekin irabazi zuten partida”, azaldu du Urkirik. Bera Berak oso zail dauka errenta hori gainditzea, zortzi gol gehiago sartu beharko lituzkeelako.

Futbolari dagokionez, asteburu txarra izan da euskal taldeentzat. Errealak “gol zakukada” jaso zuen Real Madrilen aurka, eta 7 eta 1 galdu zuen. Urkirik nabarmendu du kritika asko jaso zituela talde txuri urdinak “akatsengatik” eta “planteamenduagatik”. Athleticek ere galdu egin zuen Madrid CFFren aurka, eta Eibarrek ere ezin izan zuen garaipena lortu Athletico Madrilen aurka.