Skip to main content

Ane Urkiri, kazetaria: “Oraindik ere kosta egiten da emakumezkoen futbola ikustera joatea”

Gure begiz

2023, ira. 18 - 15:09
Asteburuko kirol albisteak izan ditugu hizpide Ane Urkirirekin. Futbolari dagokionez, asteburu txarra izan da euskal taldeentzat: Athleticek 3 eta 0 galdu zuen Atletico Madrilen aurka, Levantek 1 eta 2 irabazi zion Eibarri, eta Realak ezin izan zuen Granada garaitu (1-2). Urkirik nabarmendu du zaletu gutxi bildu direla zelaietan: “Oraindik ere kosta egiten da emakumezkoen futbola ikustera joatea, eta borrokan jarraitu behar da”.
Eusko Tren Ligara igotzeko Play Off-ak ere jokatu dira aste honetan. Hibaikak lortu du liga gorenean mantentzea, eta Kaikuk eta Zumaiak ETE ligan jarraitu beharko dute: “Oso estropada lehiakorra izan da; Kaikuk eta Zumaiak sekulako denboraldia egin dute ETE ligan eta Kontxako Banderan, baina ikusi da Hibaika koska bat gorago dagoela, eta demostratu du Eusko Tren Ligako ontzia dela”.
Azkenik, Euskal Kopa izan du hizpide, eta IDK Euskotrenek irabazi du Lointek Gernika 69 eta 57 gainditu ostean.
Hamaika Telebista