Skip to main content

Ane Urkiri, kirol kazetaria: "Athleticeko emakumeak oso une goxoa luzatzen ari dira"

Gure begiz

2024, api. 15 - 14:04

Asteburuko kirol jardunaldiak errepasatu ditu Ane Urkiri kirol kazetariak. Athleticek garaipen garrantzitsua lortu du Atleticoren aurka, Pinedoren golarekin. Garaipen horri esker, zuri-gorriek hurbilago dute Txapeldunen Liga. Realak ez du lortu Almeria mendean hartzea, eta berdindu egin du bina. Zubeldiak falta egin du area barruan 89. minutuan, eta Embarbak sartu du Almeriaren bigarren gola, penaltiz. Emaitza honekin, donostiarrek puntu bakarra lortu dute. Futbolaz gain, saskibaloi eta pilota jardunaldien inguruan ere hitz egin du Urkirik, besteak beste.

Hamaika Telebista