Ane Urkiri, kirol kazetaria: “Emakumezkoek ikuskizuna eskaini dute Pentatloian inolako konplexurik gabe”
Gure begiz
Asteburuko kirol albisteak izan ditugu hizpide Ane Urkiri kirol kazetariarekin. Arraunari dagokionez, Euskadiko Txapelketa jokatu da eta Donostiarrak taldeak irabazi du. Atzetik izan ditu Orio eta Arraun Lagunak taldeak. Koxka bat beherako gelditu da Tolosaldea. Urkirik azpimarratu du bi aste barru hasiko dela Eusko Tren liga, eta lehenengo aldiz zortzi traineru arituko direla lehen mailan: “Ikusteke dago zer nolako ikuskizuna izango den”.
Asteburuan jokatu dira Mahala Binakako Euskal Pentatloi Txapelketako finalak, eta emakumezkoetan, Nerea Arruti eta Amaiur Arbelaitz izan dira. Iazko errekorra hutsi dute minutu bat pasatxoan. Urkirik nabarmendu du “sekulako maila” erakutsi zutela hiru bikoteek: “Maila ikusgarria egon zen, eta egonkortzen ari da emakumezkoen pentatloia”. Pozgarritzat jo du emakumezkoak plazak hartzen ari direla ikustea, “ondo lehiatzen” eta “ikuskizuna eskaintzen inolako konplexurik gabe”.
Urkirik azpimarratu du bertan behera utzi dutela Pirinioetako azken eta hirugarren tourra. Antolakuntzako zuzendaritzak berak utzi du bertan behera txirrindulari lasterketa txirrindularien segurtasuna bermaturik ez zegoelako, eta Urkirik “lotsagarritzat” jo du gertatutakoa: “Errepideak itxi gabe, autoak aurkako noranzkoan.. lotsagarria da”.