Skip to main content

Ane Urkiri, kirol kazetaria: “Euskaldunek oso denbora onak egin dituzte Zegama Aizkorrin”

Gure begiz

2023, Maiatza 15 - 13:05
Zegamako mendi maratoiaz hitz egiten ekin diogu Ane Urkiri kazetariarekin izandako solasaldiari; “epikoa” izan zela dio, azken unera arte ez zirelako erabaki garaipenak. Gizonezkoen kasuan, lehia parekatua izan zen; azken kilometroan Manuel Merillasek abiadura handitu zuen, eta azkenean, 27 segundo atera zizkion marokoarrari. Daniela Oemusek irabazi egin zuen bere debutean. Euskaldunei dagokienez, Oihana Kortazarrek 7. postuan amaitu zuen, oso denbora onarekin, eta 10. postuan izan zen Naiara Irigoyen. Aritz Egea izan zen gizonezkoen artean euskaldunik onena, baina oso gertu izan zuen Borja Zubizarreta azkoitiarra. Beteranoen artean, berriz, Oihana Azkorbebeitia izan zen hoberena.
Bestalde, atzo amaitu zen Euskal Herriko Itzulia, eta Marlen Reusser (SD Worx) izan zen garailea. Ezusteko handia izan zen, Demi Vollering taldekideak Euskal Herriko Itzuliko etapa guztiak, iazkoak eta aurtengoak, irabazita baitzituen.
Futbolari dagokionez, Eibarren igoera azpimarratu du Urkirik. Osasunak, berriz, galdu egin zuen Caceresen. Hortaz, Eibar zuzenean igoko da lehen mailara, eta Osasunak play off-a jokatu beharko du Granadaren aurka. Alaves, berriz, denboraldi osoan jaitsiera postuetan izan da, baina oraindik mailari eusteko aukera badu; horretarako, hurrengo partida irabazi beharko du, eta Villarrealek eta Huelvako Sportingek galdu.
Hamaika Telebista