Ane Urkiri, kirol kazetaria: “Zuazo eskubaloi taldeak oso zail izango du mailari eustea”
Gure begiz
2023, Maiatza 08 - 13:05
Asteburuko kirol albisteak aztertu ditugu Ane Urkiri kirol kazetariarekin. Zuazo eskubaloi taldeak galdu egin du Granollersen aurka, eta oso zail dauka mailari eustea; izan ere, salbazioa sei puntura dute, eta zortzi puntu soilik gelditzen dira jokoan. Azken hiru denboraldietako arazo ekonomikoek eragina izan du horretan, eta azken bi denboraldietan maila mantentzea lortu badute ere, aurten ez da posible izan.
Bestalde, Beti Onak taldeak urrats handia eman du salbaziora begira; jaitsiera fasea gaizki hasi zuen baina etxean sendo agertu dira, eta “kalapita” handiak gertatu behar du mailaz jaisteko. Bera Berak, berriz, finalerdia jokatuko du larunbatean. Galdu egin zuen Gijonen aurka, baina joaneko partidako errenta handia nahikoa izan da finalerdietarako txartela lortzeko. Beraz, larunbat honetan jokatuko du Elxen finalerdietako lehen partida.
Futbolari dagokionez, Errealak Bartzelona ligako txapeldunaren aurka jokatu du, eta talde txuri urdinak merezitako txalo zaparrada eskaini zion, partida galdu aren. Bi jardunaldi falta dira liga amaitzeko, eta borroka oso estua du Alavesek; denboraldi kaskarra egin du, baina bizirik iritsi da azken jardunaldietara, eta datozen asteetan erabakiko da ligari eustea lortzen ote duen.