Skip to main content

Ane Urkiri, kirol kazetaria: "Lau euskaldunek lortu dute surfean Olinpiar Jokoetarako txartela"

Gure begiz

2024, mar. 04 - 15:03

Azken egunak oso oparoak izan dira euskal surfarentzat, kontuan hartuta Puerto Ricon jokatu den Munduko Txapelketa. Horrez gain, Olinpiar Jokoetarako txartelak zeuden jokoan eta lau euskaldunek lortu dute pasea. Uztailaren 27an hasiko da txapelketa, Tahitin. Asteburuko emaitza nabarmenei jarraiki, Emakume Master Cupeko binakako txapelketa bere bukaerara iristen ari da, finalerdiak jokatu dira asteburuan Elgoibarren. Arrizabalaga-Erasun eta Etxegarai-Gaminde sailkatu dira finalerako, martxoaren 17an Arrasaten jokatuko dena. Horrez gain, Women Winter Series txapelketako bigarren finalerdia jokatuko da Durangon ere; final handia martxoaren 11n izango da. Bukatzeko, futbolari heldu dio Urkirik.

Hamaika Telebista