Ane Urkiri, kirol kazetaria: “Nazioarteko Euskal Kopa irabazi du Euskal Selekzioak”
Gure begiz
2023, aza. 27 - 15:11
Asteburuko kirol albisteak izan ditugu hizpide Ane Urkiri kazetariarekin. Athleticek galdu egin du Bartzelonaren aurka, 0 eta 4. Urkiriren esanetan, itxura “duina” eskaini zuen talde zuri gorriak nahiz eta emaitzak hori ez adierazi: “Askotan, nahikoa izaten da Bartzelonaren aurka lehiakortasuna erakutsita, eta puntuatze soila ezustekoa izaten da”, adierazi du kazetariak. Realak irabazi egin zuen, eta Eibarrek, berriz galdu.
Euskal Selekzioak, bere aldetik, Nazioarteko Euskal Kopa irabazi du ostiral honetan, Txileri 39-27 irabazita. Lituaniaren aurka lehiatu da garaikurra lortzeko, eta 35-31 nagusitu da.