Skip to main content

Argentinako unibertsitateek borrokan jarraitzen dute betoa berretsi eta Mileiren kritika berrien ondoren

Gure begiz

2024, urr. 15 - 14:10

Unibertsitateen Finantzaketarako Legeari jarritako betoaren berrespenak eta Javier Mileik larunbatean emandako hitzaldian unibertsitateei egindako kritika berriek are gehiago sakondu dute gatazka. Vero Satrustegi nazioarteko berriemaileak azaldu digu bertan bizi duten egoera. Mileiren gobernuak irailean onartu zen unibertsitate-finantzaketaren legeari betoa ezarri zion eta berriki bozkatu dute diputatuek. Gutxigatik, baina Mileik lortu du bere helburua eta bertan behera gelditu da lege proiektua.

Argetinatik Mexikora egin du jauzi Satrustegik ondoren. Mexikoko Sinaloa estatuan ia berrehun hildako egon dira azken hilabetean. Segurtasun-ezak eta beldurrak hainbat negozio txiki ixtera behartu ditu herritarrak.

Hamaika Telebista