Skip to main content

Asteburuko kirol jardunaldien analisia Jon Hernandez kirol kazetariarekin

Gure begiz

2024, mar. 25 - 14:03

Asteburuko kirol jardunaldien errepasoa egin du Jon Hernandez kirol kazetariak. Euskal Selekzioak bana berdindu zuen larunbatean Uruguayren kontra San Mamesen jokatutako partiduan. Bestalde, SDA jaitsiera postuetatik irtetzeko hiru puntura dago orain, izan ere, talde zornotzarrak garaipena lortu zuen Sportingen aurka (3-1). Beste alde batetik, Eibarrek 3-1 galdu zuen. Neskei dagokionez, Athleticek garaipena lortu du Realaren aurka Reale Arenan jokatutako euskal derbian. Nahikarik egin zuen garaipenaren gola, F Ligako 21. jardunaldiko neurketan. Bilbotarren bosgarren garaipena jarraian da Ligan.

Saskibaloiaz ere aritu da Hernandez, Bilbao Basketek Baskonia garaitu zuen azken unean. Bukatzeko, Eusko Label Liga eta Euskotren Liga ekainaren 29an hasiko dira Coruñan, eta Galizian lau estropada jokatuko dira guztira. Aurten, Coruñan jardunaldi bakarra jokatuko da. Ekainaren 30ean, ordea, Bueun egingo da estropada.

Hamaika Telebista