Skip to main content

Datozen egunetako kultur agendari begira jarri gara Irati Agirreazkuenagarekin

Gure begiz

2024, eka. 05 - 14:06

Kultur agendari errepasoa egin dio Irati Agirreazkuenagak. Hemen egunotarako plan posible batzuk:

Kaldearte ekainaren 7tik 9ra itzuliko da Gasteizera. Kale antzerki jaialdiak hainbat herrialdetako 31 konpainiaren 81 emanaldi eskainiko ditu.

Aleka antzerki taldeak 'Koltxoi azpian' lana estreinatuko du Pasaian. Fikziozko pertsonaia baten bizitza kontatuko dute, eta besteak beste, feminismoaz, abortatzeko eskubideaz eta beste hainbat gaien inguruan arituko dira.

Pasai Antxo agertoki biziduna bihurtuko da ekainaren 6tik 9ra. Jaialdi hau tokiko eta eskualdeko talentuaren erakusleiho izateaz gain, proiektu eta dantza estilo berrien katalizatzaile ere bada.

4. ‘Señora sariketa’ egingo dute Portugaleten. Zortzi bertsolarik parte hartuko dute emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgarritasuna bilatzen duen txapelketan.

Hamaika Telebista