Skip to main content

Datozen egunetako kultur agendari begira jarri gara Irati Agirreazkuenagarekin

Gure begiz

2024, mar. 13 - 14:03

Irati Agirreazkuenaga kultur adituak egunotako kultur agenda errepasatu du gurean. Alde batetik, 'Bizkarsoro' filma eskainiko du Loraldia jaialdiak martxoaren 17an, EHUko Bizkaia Aretoan. Loraldia jaialdiaren barruan eskainiko dute baita ere 'Munduari begiratzeko modu bat' ikuskizuna. Bi harmada igaro baitira Kirmen Uribe, MIkel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde batu zirela eta “Zaharregia, txikiegia agian” kontzertuak eta disko-liburua plazaratu zirenetik.Bilbao poesia jaialdia ere izan du Agirreazkuenagak hizpide, izan ere, 25. urteurrena ospatuko dute martxoaren 15etik aurrera. Amaitzeko, datorren ostiralean, martxoaren 22an, 'Hau ez da gerra bat' egingo dute Sopelako Kurtzio aretoan.

Hamaika Telebista