Estitxu Fernandez: 'Erditzetik txikituta atera zaitezke traumatikoa baldin bada'
Gure begiz
2021, aza. 08 - 12:11
Haurdunaldian, erditzean edo erditze ostean emakumeek jasaten dituzten tratu txarrei edo praktika desegokiei deritze biolentzia obstetrikoa. Indarkeria mota isila da, nahiz eta geroz eta gehiago hitz egiten den honi buruz. Estitxu Fernandez psikologoa da eta osasun mental perinatalean aditua. Indarkeria mota hori jasan duten emakumeen testigantzak jasotzen ari da egun. Berarekin egin dugu bat indarkeria honen atzean dagoena azaleratzeko.

