Estitzen Artola (Irati Gurasoekin): “Umeen zaintzaren aurkakoa da sakabanaketa; zama eta arriskuan jartzen ditu umeak”
Gure begiz
2021, ots. 03 - 12:02
Estitzen Artola Irati Gurasoekin ekimenaren kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebista.
Irati, espetxean gurasoak dituen bi urteko umearen egoera salatu du Artolak, espetxe politikaren arabera, hiru urte betetzeean ama modulotik irten behar baita. Gurasoak Euskal Herritik kanpoko espetxeetan daude gainera, eta horregatik ezinbestekoa deritzo euskal presoak Euskal Herriratzea. Larunbatean, Bilbon, Jira eta Bira lelopean deitu dute mobilizaziora, Irati bezalako ume guztien eskubideak bermatzeko, Euskal Herriko espetxeetan familia moduloak eraikitzea eskatzeko eta presoen etxeratzea aldarrikatzeko.