Skip to main content

Futbolaz, Paris-Niza lasterketaz eta snowboardaz Jon Hernandez kirol kazetariarekin

Gure begiz

2024, mar. 12 - 06:03
Asteburuko kirol jardunaldien errepasoa egin du Jon Hernandez kirol kazetariak. Futbolari dagokionez, euskal taldeentzat asteburua "nahiko ona" izan dela azaldu du, Athleticen, Alavesen eta Realaren garaipenekin. Txirrindularitzan ordea, Matteo Jorgenson estatubatuarrak irabazi du Paris-Niza lasterketa, Remco Evenepoel belgikarraren aurretik. Bukatzeko snowboardean Lucas Eguibarrek hautsita dauka ezker oineko Akilesen tendoia, eta, ondorioz, ebakuntza egingo diote asteartean Austriako Innsbruck herrian, eta "sei hilabete barru" bueltan izatea espero du.
Hamaika Telebista