Skip to main content

Garazi Arregi: "Partida bakoitza final bat izango da"

Gure begiz

2021, mar. 25 - 11:03

Garazi Arregi Ibarrako Lauburu Kirol Elkarteko komunikazio arduraduna izan dugu Hamaika Telebistan. Lauburu areto futbol taldeak 2.mailara igotzeko bigarren fasea hasiko du asteburuan; Zaragozako Pinsequeren aurka jokatuko du lehen partida, Ibarran.

Arregik dioenez, jokatuko dituzten zortzi partida horietako bakoitza "final bat" izango da, eta nabarmendu du ez dagoela arerio errazik. Hala ere, taldea indartsu dagoela dio Arregik: "Jokalarien ilusioa, gogoa eta motibazioa dira taldearen indargune nagusienak".

Hamaika Telebista