Gorka Knörr: "Esanguratsua da Parlamentuaren %42ak inmunitatea kentzearen aurka bozkatu izana"
Gure begiz
Gorka Knörr Kataluniako Generalitatearen Madrilerako ordezkaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Puigdemonti inminitatea kendu berri dio gaur Europako Parlamentuak. Horrez gain, hirugarren gradua kendu diete Lledonersen preso dauden buruzagi independentistei, eta Kataluniako Gobernua osatzeko negoziazioek ere aurrera jarraitzen dute.
Puigdemonti inmunitatea kentzeko bozketari dagokionean, dio "oso esanguratsua eta positiboa" dela Europako Parlamentuaren %42ak inmunitatea kentzearen aurka bozkatu izana. Preso politikoen gaineko erabakiari dagokionean, gaineratu du ez dela "sorpresarik" izan, eta "espero" zutela ebazpena.
Ostiral honetan amaitzen da Parlamentuko Mahaia osatzeko epea. Ez dago guztiz garbi Parlamentua nork zuzenduko duen, baina espero da JxCat-eko Laura Borràsek egitea; Knörr-ek dioenez, hori litzateke "logikoena". Nabarmendu du "oso era egokian" egin dituztela elkarrizketa guztiak, eta "baikor" dagoela azpimarratu du: "Hitzarmen bat egongo da".