Guanajuatoko Abasolo udalerrian 21 gorpu aurkitu dituzte hobi klandestino batean
Gure begiz
2024, Maiatza 21 - 11:05
Ama Bilatzaileen elkartea kritiko agertu da: 2021ean bertatik hainbat gorpu atera bazituzten ere, orain topatutakoak duela hiruzpalau urtekoak dira. Horrek fiskaltzaren lana ezbaian jarri du. Vero Satrustegi nazioarteko berriemaileak azaldu digu egoera. Izan ere, 2018tik Guanajuato da Mexikon hilketa gehien zenbatu dituen estatua; 2020-2022ra hobi klandestino gehien identifikatu dira gainera, 187 zehazki.