Skip to main content

Haizea Martiartu: "Gure lehenengo kontzertua emango dugu bihar; diskoaren aurkezpena izango da"

Gure begiz

2021, mar. 09 - 11:03

Haizea Martiartu saxofoijolea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. 'Folketik Jazzera Ensemble' albumeko aurkezpen lehen emanaldia eskainiko du bihar Loraldia Festibalaren barruan, 19:00etan, Arriaga Antzokian. Lehen emanaldi honetarako azken mende erdiko klasiko batzuk hautatu ditu, "Aldapeko" edo "Agate Deuna" kasu. Bartzelonan herri mina piztu zitzaiola esan digu, eta gaztaroan ingurutu zuten kanten aukeraketa dela.

Hamaika Telebista