Iñigo Aduriz, kazetaria: “Alderdi ezkertiarrek fokua bereganatzea lortu dute”
Gure begiz
2023, uzt. 06 - 15:07
Iñigo Aduriz ElDiario.es agerkariko kazetariak nabarmendu du hauteskunde deialdiaren aurrerapenak “eszenatokia pixka bat aldatu” duela, eta oraingo markoa ez dela maiatzaren 28ko hauteskundeetako berdina. Nabarmendu du “fokua bereganatzea” lortu dutela Pedro Sanchezek eta Yolanda Diazek izan dituzten elkarrizketetan, gehitu du Estatu Espainiarreko datu ekonomikoek ere laguntzen dietela, eta batez ere, azpimarratu du Feijook “akats batzuk” egin dituela: “Feijook ez du telebistan eztabaidatu nahi, ez du bere soldata zein den adierazi, eta garrantzitsuena dena, azken hilabeteetan ikusi dugu zein izan daitekeen Estatuaren etorkizuna PPk eta VOXek akordioa lortzen badute”.
Zentzu horretan, nabarmendu du PP eta VOXen arteko akordioek “beldurra” eragiten dutela zenbait autonomia erkidekotan, eta horrek ezkerreko eta subiranisten botoa “mobiliza” dezakeela dio: “Uste dut hori dela ezkerraren esperantza nagusia, beldurrak mugiarazten dituelako boto emaileak”. Bere esanetan, inkestek diote VOXen eta SUMAR alderdien artean egon daitekeela hirugarren posizioa, eta horrek eragin dezakeela Espainiako Gobernua Feijooren edo Sanchezen esku gelditzea.