Iñigo Aduriz, kazetaria: “Argi dago Feijooren inbestidura ez dela aurrera aterako”
Gure begiz
2023, ira. 12 - 14:09
Iñigo Aduriz El Diario.es agerkariko kazetariarekin aztertu dugu Madrilgo aktualitate politikoa. Kazetariak argi du Feijooren inbestidura ez dela aurrera aterako, eta dio Feijoo “denbora irabazten” ari dela “azken egunetako mugimenduekin”.
Adurizen iritziz, hurrengo asteetan gertatzen dena erakutsiko du hauteskundeak egingo diren edo ez: “Gobernuko bi bazkideek onartuta dute Amnistia Lege hori aurrera ateratzeko konpromisoa, baina ez dakit erreferendumaren eta autodeterminazioaren inguruan PSOEk pauso horiek emateko borondatean daukan”. Adurizek azaldu du hori ERC eta Juntsentzat “marra gorria” izango balitz, Sanchezen inbestidura ere ez litzatekeela aurrera aterako.