Skip to main content

Iñigo Aduriz, kazetaria: “Deigarria da Garcia-Castellon epaileak orain inputatu izana Puigdemont eta Rovira”

Gure begiz

2023, aza. 07 - 14:11

Iñigo Aduriz El Diario.es kazetariarekin aztertu dugu Madrilgo egoera politikoa. Nabarmendu du “deigarria” dela Manuel Garcia-Castellon epaileak Carles Puigdemont eta Marta Rovira orain inputatu izana Tsunami Demokratikoaren kontrako ikerketaren harira: “Deigarria da, prozesu hau geldi zegoelako Auzitegian. Garcia-Castellon epaileak berriz ireki du auzi hau amnistiaren inguruko eztabaida mahai gainean dagoenean, eta are gehiago, Junts eta PSOEko buruzagien negoziaketak ixten ari diren momentuan. Badirudi epailea politika egiten ari direla berriz, edo saiatzen ari direla behintzat”.

Inbestidurari dagokionez, Adurizek nabarmendu du Juntseko zein PSOEko buruzagiak bi aste daramatzatela esaten akordioa ixtear dagoela, baina ez dela akordio hori iristen, eta inbestidura saioa ez dela aste honetan izango, “a priori PSOEk nahi zuen moduan”. Era berean, Adurizek nabarmendu du EAJren eta PSOEren artean ez dagoela “akordio itxirik”, eta ez direla adostasun “zehatzetara” iritsi: “Elkarrizketa horiek ez dira egiten ari, edo behintzat ez dute Juntsekin egiten ari direnaren oihartzunik”.