Skip to main content

Iñigo Aduriz, kazetaria: “Legegintzaldi gogorra aurreikus daiteke kaleko giroagatik”

Gure begiz

Iñigo Aduriz El Diario.es agerkariko kazetaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, Pedro Sanchezen inbestidura hizpide. Azpimarratu du “Pedro Sanchez bere hitzartzean saiatu dela bere proiektua guztiz eskuin muturraren proiektuarekin alderatzen, amnistiari buruzko neurri zehatzak eta defentsa sutsua egin dituela, eta aipatu dituela PSOEren eta SUMARen arteko akordioko neurri ekonomikoak”.

Adurizen esanetan, legegintzaldi “gogorra” aurreikus daiteke azken egunotan kalean ikusitako mobilizazioetan: “Eskuina gobernuan egon ez denean, gogor astindu ditu kaleak, eta espero da hori egingo dutela hurrengo lau urteetan”. EAJri eta EH Bilduri dagokionez, adierazi du beren hitzartzeetan “euskal agenda mahai gainean” jarriko duela EAJk, akordio zehatza sinatu duelako PSOErekin, eta EH Bilduk ere “euskal agendaz eta euskal gizartearen elkarbizitzaren aldeko apustuez eta diskurtsoez” hitz egingo duela.