Skip to main content

Iñigo Aduriz, kazetaria: “PSOEren jarrerak argi utzi du Gobernuaren barruko arrakala sakona”

Gure begiz

2023, api. 20 - 12:04

‘Soilik baietz da baietz legea’ onartu dute gaur Espainiako Kongresuan, PSOEk eta PPk adostuta. Iñigo Aduriz Eldiario.es agerkariko kazetariarekin aztertu dugu gaia, eta nabarmendu du PPk “bere garaipena” balitz bezala ospatu duela erreformaren onarpena: “PPk txaloka hartu du legea aurrera atera izana, eta PSOEk, berriz, ez du txalotu. Argi gelditu da gobernuaren barruan dagoen arrakala sakona, eta horri erantzuten dio PSOEren jarrerak”.
Adurizek azaldu du Unidas Podemosen eta PSOEren arteko arrakala nagusia dela aurrera atera den erreforman biktimek berriro frogatu beharko dutela epaile baten aurrean indarkeria jasan duten edo ez abusu bat edo bortxaketa bat gertatzen denean. Bestalde, dio PSOEren helburu nagusietako bat dela hemendik aurrera epaileek aukera gutxiago, edo aukerarik ez izatea zigorrak leuntzeko: “Badirudi zigorren jaitsiera hori ezin dela saihestu nahiz eta erreforma hori aurrera atera, baina posible izango da ez izatea orain arte bezain zigor leunak”.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista