Skip to main content

Iñigo Santxo, Bilboko Maizterren Sindikatua: “Higiezinen, funts putreen eta udalaren espekulazioa geldiaraziko dugu”

Gure begiz

2020, aza. 17 - 12:11
Abenduaren 10ean etxegabetzeko agindua dago aurreikusita Alami, Bahia eta bere 14, 9 eta bi urteko alabak bizi diren etxebizitzan. Blackstone putre-funtsaren jabetzakoa da eraikina. Bilboko Maizterren Sindikatuak “Gizarte Zerbitzuetatik Arartekora bitarteko bide guztiak erabili ondoren, erakunde publikoen utzikeria lotsagarria" salatu du. Iñigo Santxo Maizterren Sindikatuko kideak zerbitzu sozialen eremuan aurkitutako traba eta hutsuneez aritu da. Besteak beste, aipatu du, subsidiarioki ardura udalari dagokiola. Honek baina, ez duela alternatibarik proposatu.
Hamaika Telebista