Idoia Buruaga: "Elorrioko baheketa masiboaren balantzea oso positiboa da"
Gure begiz
2021, mar. 23 - 12:03
Idoia Buruaga Elorrioko alkatea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Izan ere, atzo sartu zen Elorrio eremu gorrian dauden udalerrien taldean, Ermuarekin batera bi dira Bizkaian gorrian dauden udalerriak. Buruagak adierazi du ez dutela "foku zehatzik" aurkitu. Horren aurrean, PCR probak egiteko deia luzatu diete herritarrei; dioenez, herriaren erantzuna "oso-oso positiboa" izan da eta 2.300 pertsonak hartu dute hitzordua.