Igor Arroyo: 'Ofentsiba sozio-sindikalen garai batera goaz, hainbat borroka piztuko ditugu'
Gure begiz
2021, abe. 13 - 13:12
Igor Arroyo LAB sindikatuko idazkari ondoko nagusiak azaldu ditu greba orokorreko aukera baztertu izanaren arrazoiak. Adierazi duenez, greba baztertu baino, "zintzotasun ariketa bat" egitea erabaki dute; euskal langileei eta Euskal Herriari "gauzak zertan diren esatea". ELA sindikatuari egozten dio "Madrilera mugatu izana" grebaren inguruko kudeaketa, "Madrilgo agenda indartuz".