Ion Orzaiz, Berria: 'Militantzia puntu bat eskatzen du eremu ez euskaldunean D eredu publikoan ikasteak'
Gure begiz
2022, urr. 25 - 12:10
Larragako eskola publikoa izan da azkena, baina asko dira Nafarroako Hezkuntza Sailera jo behar izan duten ikastetxeak D ereduko lerroa ireki dadin aldarrikatzera. Nafarroan euskaraz ikastea eskubidea bada ere, esfortzu gehigarria egin behar dute eremu ez euskalduneko familiek eskubide hori bermatu ahal izateko. Horretaz mintzo da Ion Orzaiz, Berriako kazetaria. Zonifikazioa eta D ereduko erroko arazoaz eta euskarafobiaz, hain zuzen ere. Hordago plataformak tuteran deituriko manifestazioan aldarrikatu zuenez, "zonifikazioa bera zentzugabekeri handia baita" .