Iosu Ganuza: "Auzipetutako gazteek argi zuten ez zegoela beraiek epaitzeko inongo argudiorik"
Gure begiz
2021, mar. 17 - 11:03
Iosu Ganuza lankideak Nafarroako gaurkotasunaren berri eman digu zuzenean Iruñetik. Auzitegi Nazionalak artxibatu egin du koroaren kontrako ustezko delituagatik hamabi gazte nafarren aurkako irekitako auzia. Era berean, pasa den astean Loizun aurkitutako gizonaz hitz egin dugu: duela 11.700 urteko eskeletoa topatu baitute bertan.
Bestalde, Iruñeko auzokideek gogora ekarri dute Angel Berrueta okinaren hilketa, eta omenaldia egin diotela azaldu du. Horrez gain, Fran Balda ezker abertzaleko militante ezagunaren heriotzaren berri eman digu, eta azkenik, covid19aren bilakaera epidemiologikoaren tendentzia aldaketa nabaritzen hasia dela adierazi du, Nafarroako kutsatze kopurua 100 kutsatuen langatik gertu baitago gaur.