Skip to main content

Iosu Ganuza: "'Dardara' dokumentala estreinatuko da Iruñeko 'Punto de Vista' festibalean"

Gure begiz

2021, mar. 10 - 12:03

Iosu Ganuza lankideak Nafarroako aktualitatearen berri eman digu Hamaika Telebistan. Atzoko lan-istripuaz eta lan-gatazkez aritu da Ganuza; hain zuzen, MTorres enpresak kaleratzeak iragarri ditu eta langileak negoziaketa betean daude. Dioenez, aste honetan bertan amaitzen da negoziazio epea, eta enpresak langile gutxiago kaleratzea proposatuko die.

Covid19aren bilakaera "egonkortzen" ari dela, eta positibotasun tasa azken asteetako "minimoa" dela adierazi du Ganuzak, eta Nafarroako Gobernuak neurriak "mantenduko" dituela gaineratu du.

Kulturari dagokionean, datorren astean hasiko den 'Punto de Vista' dokumentalaz hitz egin digu. Ganuzak azaldu duenez, Marina Lameiro zinemagilearen 'Dardara' dokumentala aurkeztuko dute bertan, Berri Txarrak taldearen azken kontzertu birari buruzko dokumentala; 32 dokumental izango dira guztira.

Gaurko egunez duela 20 urte bertan behera utzi zuten soldaduskaren derrigortasuna, eta zentzu horretan, Ganuzak azpimarratu du intsumisioaren "lurrikararen erdigunea" izan zela Nafarroa.

Hamaika Telebista