Skip to main content

Irati Agirreazkuenaga, kultur aditua: “Animaziozko film luze zein laburrak izango dira Animadeba jaialdiaren protagonista”

Gure begiz

2023, ira. 06 - 15:09

Datozen hilabeteetako kultur agendari erreparatu diogu Irati Agirreazkuenagarekin. Animadeba nazioarteko animaziozko filmen jaialdia hasiko da gaur, eta animaziozko film luze zein laburrak izango dira bertan protagonista, baita tailerrak, solasaldia, hitzaldiak edota kontzertuak ere.
Bihar, 19:30ean, Bernardo Atxaga idazlea elkarrizketatuko du Beatriz Celaya kazetari eta editoreak. Eleberri, poesia, kontakizun, antzerki eta saiakera idazlea da Atxaga, eta bere obra 33 hizkuntza baino gehiagotara itzuli da. Adimen Artifizialak sormenak lehentasuna duen sektore batean duen eraginari buruz hitz egingo dute, besteak beste.
Irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango da Irailekoak egitasmo, Lekeitio “poesiaz blaituko” duen egitasmoa. Euskal Herriko poeten lana gizarteratzea du helburu egitasmoak, eta horretarako, irakurraldi eta errezitaldiak egingo dituzte. Era berean, historian zehar sona izan duten bertso lerroz jantziko dituzte Lekeitioko kaleak, “poesia herritarrengana gerturatuz”.

Hamaika Telebista