Skip to main content

Irati Agirreazkuenaga, kultur aditua: “Inoiz baino jarduera gehiago proposatu dituzte Mintzalasai jaialdian”

Gure begiz

2023, ira. 21 - 15:09

Datozen egunetako kultur agenda begira jarri gara Irati Agirreazkuenaga kultur adituarekin. Hitzez Hitz festibala egingo dute estreinakoz Mauleko Jai Alai zelaian irailaren 23an eta 24an. Agirreazkuenagak nabarmendu du musika urbanoaz gain, bestelako musika estiloak ere entzun ahal izango direla Zuberoako hiriburuan.
Miarritzen, Angelun eta Baionan euskal kultura gozatzeko Mintzalasai jaialdia ospatzen ari dira. Astelehenean ekin zioten, igandera arte hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango da bertan: “Inoiz baino jarduera gehiago proposatu dituzte hiriak euskalduntzeko, eta eskola eremutik bizitza sozialera zubi linguistikoa eraikitzeko”.
Bada beste musika proposamenik. Sestaon kultura eta aisialdia sustatzeko EZK festibalaren bigarren edizioa ospatuko da urriaren 21ean, eta Brigade Loco, Merina Gris, Los Chicos de Maiz edota Sua taldeak arituko dira oholtza gainean.

Hamaika Telebista