Skip to main content

Irati Azkue: "30.000 litro esne lortu ditugu, eta ostegunean Lesbosera bidean jarriko ditugu"

Gure begiz

2021, mar. 15 - 12:03

Irati Azkue Zaporeak elkarteko komunikazio arduraduna elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Izan ere, elkarteak esne bilketa kanpaina jarri du abian, eta larunbatean hasi ziren bilketa hori egiten Gipuzkoan. Oso gustura daude erantzunarekin: "Emaitza ikaragarria izan da; 30.000 litro lortu ditugu eta ostegunean bertan Lesbosera bidean jarriko ditugu".

Egunero banatzen dituzten otorduez gain, errefuxiatuei oinarrizko elikagaiez osatutako saskiak banatzea da bilketa horren asmoa. Azkuek azaldu duenez, Kara Tepe errefuxiatuen kanpamentuetako egoera "muturrekoa" da: elikadura gabeziak dituzte, psikologikoki txikituta daude, haurrek beren buruaz beste egiteko saiakerak egiten dituzte...

Hamaika Telebista