Skip to main content

Jon Hernandez, kazetaria: “Alavesek puntu garrantzitsua lortu du Mallorcan”

Gure begiz

Asteburuko kirol albisteak izan ditugu hizpide Jon Hernandez kazetariarekin. Futbolari dagokionez, euskal derbia jokatu zuten Iruñean Osasunak eta Realak, eta 1 eta 1 berdindu zuten. Jagoba Arrasateren taldeak aurrea hartu zuen, baina Realak partida berdintzea lortu zuen gol ikusgarri batekin. Azkenean, puntu bana lortu zuten eta Hernandezek nabarmendu du poztasun handiagoa izan zela Osasunarentzat Realarentzat baino. Athleticek garaipen erosoa lortu zuen Rayo Vallecanoren aurka, eta Alavesek ere puntu garrantzitsua lortu zuen Mallorcan.

Pilotari dagokionez, bestalde, Elordik eta Rezustak bigarren garaipena lortu dute Mallabian, 22 eta 11. Jaka eta Mariezkurrena II.a 22 eta 21 gailendu dira Peña II eta Albisuren aurka, eta Peio Etxeberriak eta Zabaletak oso erraz irabazi diete Elezkano II.ari eta Martijari (22-9).