Skip to main content

Jon Hernandez, kazetaria: “Altunak irabazitakoa baino, Peiok galdutako partida izan zen"

Gure begiz

2023, aza. 20 - 14:11
Asteburuko kirol albisteak izan ditugu hizpide Jon Hernandez kazetariarekin. Altuna III.ak kaiolako laugarren txapela irabazi zuen atzo Peio Etxeberriaren aurka: “Altunak irabazitakoa baino, Peiok galdutako partida izan zen. Ez zuen asmatu ultzamarrak”, nabarmendu du Hernandezek. Hernandezek azpimarratu du 13 final jokatu dituela dagoeneko amezketarrak, eta zazpi txapel jantzi dituela, horietatik lau kaiolan.

Bera Bera eskubaloi talde donostiarrak agur esan dio Europako ametsari. 34-28 irabazi du Sola norvegiarren aurka, baina donostiarrek ez zuten lortu zortzi goleko tartea lortzea. Partida amaitzeko hiru segundoren faltan, Bera Berak aldeko penalti bat izan zuen, baina atezainak ondo erantzun zion jaurtiketari, eta Bera-Bera Europako txapelketatik kanpo gelditu zen.