Jon Hernandez, kazetaria: “Carlota Ziganda gakoa izan zen Europak Solheim kopa lortzeko”
Gure begiz
2023, ira. 25 - 14:09
Kirol albisteak izan ditugu hizpide Jon Hernandez kirol kazetariarekin. Nabarmendu du Realak “sufrituta” lortu zuela Getaferen aurkako garaipena, eta 4-3 izan zen azken emaitza. Zurigorriek denboraldiko laugarren garaipena lortu dute, eta laugarren postuari eusten diote. Asteazkenean jokatuko dute Athleticek eta Realak Getaferen eta Valentziaren aurka; ostegunean Osasuna Celtaren aurka lehiatuko da, eta Alavesek Athletiko Madrilen aurka jokatuko du. Hurrengo larunbatean derbia jokatuko dute Realak eta Athleticek.
Carlota Zigandak Solheim kopa irabazi du Europa ordezkatuz. Oso partida hunkigarria izan zen; izan ere, 8-8 berdinduta iritsi ziren azken errondara, eta 14-14 izan zen azken emaitza. Torneoko araudian jasotzen denez, tituluaren defendatzaileak mantentzen du trofeoa berdinketa kasuan, eta azken garailea Europa izan zenez, Europaren eskuetan jarraituko du trofeoak.