Skip to main content

Jon Hernandez, kazetaria: “Derbiz beteriko asteburua izan da”

Gure begiz

2023, urr. 02 - 15:10
Asteburuko kirol albisteak izan ditugu hizpide Jon Hernandez kazetariarekin. Derbiz beteriko asteburua izan da kirolean: larunbatean derbia jokatu zuten Realak eta Athleticek, eta txuri urdinek lortu zuten garaipena. Horri esker, Reala bosgarren kokatu da sailkapenean, eta seigarren postuan da Athletic. Alavesek eta Osasunak ere derbia jokatu zuten Mendizorrotzan, eta gorritxoak izan ziren garaile.
Baskoniak 92 eta 72 irabazi zuen Bilbao Basketen aurka. Itxura ona ematen hasi ziren bi taldeak, baina bizkaitarrak atzean gelditzen joan ziren partidak aurrera egin ahala. Hirugarren laurdenean hautsi zuen partida Baskoniak. Azken laurdenean tartea txikitzea lortu zuen Bilbao Basketek, baina azkenean, Baskoniak 20 puntuko aldearekin irabazi zuen norgehiagoka.
Hamaika Telebista