Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Jon Hernandez, kazetaria: “Irudi ikusgarriak utzi ditu Frantziako Tourrak asteburu osoan”

Gure begiz

2023, uzt. 03 - 12:07
Asteburuko kirol albisteak izan ditugu hizpide Jon Hernandez kazetariarekin. Frantziako Tourra izan du hizpide, eta egun hauetan Euskal Herriko errepideetan izan den giro ona nabarmendu du: “Irudi ikusgarriak ikusi ditugu asteburu osoan, zale kopuru handia, ikurrinen eta Euskaltelen kolore laranja nabarmendu da…”
Euskal txirrindularien artean, Hernandezek azpimarratu du Pello Bilbao saiatu zen Jaizkibelgo jaitsieran eraso egiten, baina ez zuen garaipenik lortu Donostian, eta bostgarren postua lortu zuen merezimendu osoz. Mikel Landak, berriz, hamargarren amaitu zuen. Sprinterrek paper garrantzitsua izango dute gaurko etapan; Zornotzatik abiatuko da, eta Baionan amaituko da.
Estropadetan, Zierbenak eta Arraun Lagunak taldeek lortu dituzte Eusko Label eta Eusko Tren ligetako lehen banderak. Gizonezkoen kasuan, Hondarribia, Getaria eta Orio gelditu dira, hurrenez hurren, eta Arraun Lagunaken ondorne, Tolosaldea, Donostiarra eta Tiran gelditu dira.
Uztailaren 7an, Tolosaldeko bi pilotarik jokatuko dute Sanferminetako Torneoko finala: Altuna eta Jaka nor baino nor izango dira.
Hamaika Telebista