Skip to main content

Jon Hernandez, kazetaria: “Realak bost puntura du Villarreal, Bartzelonari irabazi ondoren”

Gure begiz

Asteburuko kirol albiste nagusiak izan ditugu hizpide Jon Hernandez kirol kazetariarekin. Realak Bartzelonaren aurka lortutako garaipena azpimarratu digu, Villarrealengandik bost puntuko aldea baitute orain. Almeriaren aurka jokatuko du bihar, eta garaipena lortzen badute, 4. postua lortzetik gertuago egongo dira. Athleticek ere garaipena lortu zuen Celtaren aurka, eta Europako txartela lortzetik hurbilago dago. Osasunak, bestalde, galdu egin zuen Atletico Madrilen aurka, eta urrundu egin da helburu hori lortzetik.
2. Mailako taldeei dagokionez, Alavesek garaipena lortu zuen Malagaren aurka, eta Las Palmasen aurka jokatutako partidan erabakiko da zuzenean igoera lortzen duen edo ez; bestela, play off-a jokatuko lukete Eibarren aurka.
Bera Bera ligako finaletik kanpo gelditu da, Elxeren aurka 22-26 galdu ondoren. Donostiarrek ezin izan zituzten Alicantekoak menperatu, eta partida guztian atzetik izan ziren.