Jon Hernandez, kirol kazetaria: “Altunak eta Etxeberriak jokatuko dute Lau eta Erdiko Txapelketako finala”
Gure begiz
Asteburuko kirol albisteak izan ditugu hizpide Jon Hernandez kirol kazetariarekin. Pilotari dagokionez, Pello Etxeberria gailendu zen Jon Ander Peñaren aurka 22 eta 15, eta finalerako txartela lortu zuen Etxeberriak. Altuna III.aren eta Jakaren arteko partida tentsio handikoa izan zen. Partida parekatuta hasi zen, ondoren, Altunak tartea hartu zion Jakari (7-14), baina lizartzarrak buelta eman zion partidari, eta aurretik jartzea lortu zuen (18-15). Amaieran, 21-18 aurretik jartzea lortu zuen Jakak, baina amezketarrak 22 eta 21 irabaztea lortu zuen.
Saskibaloiari dagokionez, asteburu txarra izan da ACB ligako euskal taldeentzat. Baskoniak porrota jaso du Kanaria Handiaren aurka, Buesa Arenan; jarraian hiru porrota jaso ditu. Bilbao Basketek ere ez zuen garaipena lortu Zaragozan, nahiz eta 17 puntu aurretik joan.