Skip to main content

Jon Hernandez, kirol kazetaria: “Peñak lortu du finalerdietako txartela, Artolari irabazi ondoren”

Gure begiz

Asteburuko kirol albisteak izan ditugu hizpide Jon Hernandez kirol kazetariarekin. Futbolari dagokionez, Athleticek eta Realak partida berdintzea lortu zuten; talde zuri gorriaren kasuan, puntu bat erreskatatzea lortu zuen luzapenean. Realari, berriz, luzapenean ihes egin zion garaipenak. Osasunak eta Alavesek galdu egin zituzten partidak. Amaiur Arregik albiste txarrak jaso ditu; izan ere, lesionatu egin da, eta ezingo du Espainiako Futbol Federazioarekin jokatu Suitzaren aurka.
Pilotari dagokionez, Jon Ander Peñak 22 eta 20 irabazi dio Iñaki Artolari, eta Pello Etxeberriaren aurka lehiatuko da datorren larunbatena, Gasteizen. Jakak eta Jokin Altunak jokatuko dute Eibarren igandean.