Jon Mattin Matxain: "Neurriak hartzea ezinbestekoa da egiten ari garen kaltea konpontzeko"
Gure begiz
2023, urt. 18 - 14:01
Eman ditu, eta emango ditu emaitzak Montrealgo Protokoloak. Itun hori 1989an sartu zen indarrean, ozono geruzari kalte egiten dioten produktu kimikoak erabiltzea galarazteko. 30 urtetik gora igaro dira ordutik, eta badirudi bide onean dela: NBEren arabera, 2066rako ozono geruza berreskuratuko da mundu osoan —hori bai, 1980ko mailan—. Jon Mattin Matxain ikertzailea da EHUko Kimika Teorikoko Taldean, berarekin jorratu dugu gaia.