Skip to main content

Juan Mari Beldarrain: "Surf parkearen proiektua ez da beharrezkoa Donostian"

Gure begiz

2021, mar. 11 - 11:03

Juan Mari Beldarrain Donostian eraiki nahi duten surf parkearen aurkako Antonegi-Berdea-Olatuak plataformako kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Beldarrainek salatzen duenez, proiektua ez da beharrezkoa, Antonegi inguru natural bat delako, eta olatu naturalak "lau kilometrotara" daudelako. Ingurumenari dagokionean ere ondorioak ekarriko dituela nabarmendu du: "Txori askorentzat habitat natural baten galera ekarriko luke", azaldu du.

Proiektuaren etorkizunari dagokionez, "itxaropentsu" daudela adierazi du, honen antzeko beste zenbait proiektu ere bertan behera utzi dituztelako: "Uste dugu Donostiako plan hau ez dela martxan jarriko gure lanari esker".

Hamaika Telebista