Skip to main content

Julen Bollain: "Oinarrizko errentak guztion existentzia materiala bermatzea ekarriko luke"

Gure begiz

2021, ira. 29 - 12:09

Oinarrizko errenta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aplikagarria litzatekeen ikertu du Julen Bollain ekonomialariak bukatu berri duen doktore tesian. Azaldu duenez, oinarrizko errentak aberastasunaren birbanaketa, herritar guztien existentzia materiala, pobreziaren amaiera, eta pertsonen askatasun efektibo eta erreala ekarriko luke. Izan ere, ez du uste "logikoa" denik "pertsonen biziraupena eta lana" lotzea, eta beraz, mekanismo berriak bilatu behar direla defendatu du.

Datuen oinarrituta, Bollainek dio Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako pobre guztien %35ak bakarrik lortzen dutela probreziatik irtetea, eta beraz, nabarmendu du gutxieneko diru sarrera ez dela nahikoa. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan oinarrizko errenta "guztiz bidegarria" dela dio baina horretarako "borondate politikoa" nahitaezkoa dela azpimarratu du.

Hamaika Telebista