Julen Perez: “Ahate sailean txertoa baimentzeak gure ahateak babestea permiti lezake”
Gure begiz
2021, ots. 08 - 17:02
Julen Perez laboraria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Urtarrilaren hasieran baieztatu ziren lehen hegazti gripe kasuak Ipar Euskal Herrian, eta egoera zertan den aztertu dugu berarekin. Urteroko arazoa dela azaldu du Perezek, “2017az geroztik sailak hainbat konpromiso hartu zituen gripea zabaldu ez zedin, baina badirudi deus ez dela errespetatu”, salatu du. Ahate sanoak hiltzeko erabakia gogor kritikatu du Perezek, eta egoerari aurre egiteko txertoa jartzearen alde agertu da, nahiz eta oraindik sailean ez dagoen onartuta.