Skip to main content

Kepa Olaiz: 'Ingurumen eta osasun kalteak ekarriko ditu Bergarako pirolisi plantak'

Gure begiz

2021, urr. 26 - 11:10

Bergaran paper industriaren hondakinak pirolisiz eta errekuntzaz deuseztatzeko proiektua abiatu nahi dute. Zaldibarko zabortegiko bezero handienetakoa zen paper industria; eta behin zabortegia itxita, hondakinak desegiteko alternatibak bilatzen ari da. Proiektuaren txostenean alegazioak egin dituen taldeetako bat da Ekologistak Martxan, bertako kidea da Kepa Olaiz. Ingurumenean eta plantatik gertu dauden herritarrengan sortuko lituzkeen ondorioak xehetu ditu Olaizek. Gainera, erraustegiak ingurumen araudia betetzen ez duela salatu du.