Kike Zururutza: "Orain, ofizialtasunaren eskaera egin behar da UEFA eta FIFAn"
Gure begiz
2020, aza. 17 - 12:11
Gizonezkoen euskal futbol selekzioak bi eta bat gainditu zuen Costa Rica Ipuruan jokatutako norgehiagokan. Partidaren biharamunean, Euskal Herria Kirolako kide Kike Zurutuzarekin hitz egin dugu Gurean Gaur albistegian. Norgehiagokaren antolatzaileak zoriontzeaz gain, orain, 2018ko abenduan Euskadiko Futbol Federazioaren asanbladak Durangon emandako mandatua gauzatzeko garaia dela uste. Alegia, ofizialtasunaren eskaera UEFA eta FIFAra eramatea.