Skip to main content

Maria Ureta: "Osakidetzak Deustuko etengabeko arreta gunea ixtea erabaki du; Bilbon irekita zegoen bakarra"

Gure begiz

2021, mar. 17 - 11:03

Maria Ureta Osakidetzako LABeko ordezkaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan; izan ere, Deustuko etengabeko arretako langileek greba deialdia dute biharko, ELA, LAB, SATSE, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta.

Uretak salatu duenez, Osakidetzak Deustuko etengabeko arreta gunea ixtea erabaki du, eta hori da Bilbon irekita zegoen bakarra. LABeko kideak azaldu du Osasun sailburuak argudiatzen duela "oso pertsona gutxik" erabiltzen dutela. Kontrara, salatu du Jaurlaritzak %100-eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela biharko. Deustuko arreta gunearen itxiera ez dela kasu bakarra nabarmendu du Uretak: "2010etik hona 18 etengabeko arreta gune itxi dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan".

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista